XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HERRI-KIROLAK

Euskal Herrian kirol berezi batzuk daude.

Egia esan, horietako batzuk ez dira Euskal Herrikoak bakarrik, baina hemen indar handia hartu dute.

Sokatira, esate baterako, Irlandan, Eskozian eta beste herri batzuetan praktikatzen da eta munduko txapelketak antolatzen dira.

Aizkol jokoa, adibidez, Australian ere egiten da.

Hango aizkolariek zutik ipintzen dute ebakitzeko enborra; hemengoek, berriz, etzanda.

Kirolik gehienak eguneroko lanekin daude lotuta.

Horrela, harrijasotzea, idi probak eta gizon probak harginen (harriaren langileen) lanetik datoz.

Gaur egun, ordea, herri-kirolariak ondo entrenatuta daude eta asko erdi profesionalak dira.

Harrijasotzaileek, adibidez, harri astunak altxatzen dituzte.

Batzuetan pisua edukitzen da kontutan (316 kiloko harria Perurenak eta Goenatxok altxatu dute).

Beste batzuetan arintasuna, zenbat bider altxatu.

Idi probetan idien eta gizonen indarra neurtzen da; idiek herrestan eramaten dute harri handi bat; gizon probetan, idien ordez, gizonek eramaten dute harria.

Estropadak eta, agian, sokatira arrantzaleen lanetik datoz eta arrakasta eta maila handia lortu dute gure herrian.

Estropadetan, esate baterako, milaka ikusle biltzen dira udan gure kostaldean.

Beste kirol batzuk baserritarren lanetik datoz: segatzea (segalariek belarra mozten dute segaz), txinga-eroatea (pisu astunak bi eskuetan hartuta joan-etorri asko egiten dituzte plazan zehar), artaburu biltzea,...

Euskal kiroletan pilota bakarrik da jolas hutsa.

Era askotan jolasten da, eskuz, txisteraz, palaz, sarez, erremontez,... eta mundu osoan zabalduta dago.

Ameriketan eta Asian jai alai esaten diote xistera-jokoari eta oso kirol garrantzitsua da.

Hala ere, herri-kirolen ondoan beti egoten da apustua.

Batzuetan erakustaldiak izaten dira, baina gehienetan jendeak segalari, harrijasotzaile, aizkolari edo idi batzuen alde, edo aurka, jokatzen du dirua.

IRAKURRITAKOAREN ULERMENA

1 Ipini tituluak bigarren (3-5. lerr.), hirugarren (6, 7. lerr.), zazpigarren (16-18. lerr.) eta bederatzigarren (22-24. lerr.) lerrokadei.

Tituluek lerrokadaren ideia nagusia sintetizatu behar dute.

2 Ipini marrazkiaren zenbakia zirkuluetan.

Ondoren lotu zirkulua bere lanbidearekin.

GAUZA; KIROLA; LANBIDEA


aizkol jokoa (aizkolaria)
hargina
harri-jasotzea (harri jasotzailea)
baserritarra
segatzea (segalaria)
arrantzalea
estropadak (arraunlaria)
egurgilea
txinga-eroatea (eroalea)
esneduna (baserritarra)